XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña, naiz ori ala izan Klemente VIII`a gizon ona zala eta Aitasanturik onenetakoa izan dala esan bearrean gaude.

Maiz barau egiten zuan, ta gogorki bere gorputza zigortu; atsegin zitzaion bere maiean eskaleak eseriaztea.

Egunero aitortzen omen zan.

Bada noski misterio galanta, gizakumearen kontzientzia...!.

Eta baita gauza zailla ere Elizaren altzotik bein sartutako gaitzak botatzea!.

Ez zan beintzat gutxi kosta sendikeria Elizatik ateratzea.

Ain zuzen misteriozko auzi batean sartua egon zan Klemente VIII`a, eta misteriorik argitu ez bazuan ere giza arrazoiketaz argitu eziña bait zan berak baretu zuan beintzat domingotarren eta iñakitarren artean pizturik zegoan iskamilla zakarra.

De auxiliis edo Laguntzei buruzko iskamilla.

Laguntzak Jainkoak gizakumeari ematen dizkion Graziak dira.

Laguntza oietaz ari dalarik, Sinismenak au dio: gizakumeak ez dezakeala Jainkoaren Grazirik gabe ez asi, ez jarraitu, ez amaitu salbagarri lezaiokean gauzarik.

Au da: beste mundurako baliozkoa litekean gauza on bat egiteko asmoa bera ere Jainkoagandiko Graziak sorrarazten duala gizonaren baitan.

Bi grazi-mota dirala teologiak erakutsi oi du.

Bati Gratia vere et mere sufficiens deitzen dio.

Obra onak egiñarazteko egiaz gai dana, baiña gai izate utsean geldituko dana, bere gaitasuna ekintza on batean mamituko ez dalako.

Besteari Gratia efficax, Obra onen egikorra, egillea, bere gaitasuna fruitu emateraiño, ekintza ona egiteraiño, eramango duana.

Eta grazi bat gai izate utsean gelditzen ba`da eta bestea ekintza ona egitera iristen ba`da, ez da azkeneko oni gizakumeak bere erantzun onarekin fruitua osotu aal izatea eman diolako, ez.

Betidanik, gizonarengana iritxi aurretik, in actu primo, Jaingoagan sortu zan aurreneko unetik, grazi ori efficax egikorra, fruitu-emaillea, zalako baizik.

Ori ala ba da, gizakumeak ez du askatasunik esanaz amaitu zuan Jon Kalbin`ek, grazia ta askatasunaren arteko korapilloa.

Baiña ori esanaz, ez zuan korapillorik askatzen; korapilloa ebaki egiten zuan; misterioa desegin.

Iñakitarrak sartu ziran misterioa askatzera.

Iñaki Deunak berak idatzia laga zuan bere Fede zuzenari buruzko XIII urrezko arauean: Graziaz jardutean ez da geiegi aipatu bear graziak bere izakundez duan fruitua emateko almena, almen ori geiegi azpimarratzen ba`da, gizakumea erejira jausi bait daiteke (...).